Vitoria-Gasteizko Berritzeguneak  :  Gasteiz Hiribidea 93  .  01009 Vitoria-Gasteiz  .  Tfnoa: 945 218001  .  Faxa: 945 218002
Desarrollado por Veiss Comunicación
Berritzeguneak
Zonaka edota lurraldeka erabiliko diren tresnak dira hezkuntzaren berrikuntza eta hobekuntzarako, eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntza-mailetara zuzendutako Laguntza Zerbitzu gisa jardungo dute.

Nork egiten du lana Berritzeguneetan?
BERRITZEGUNEan lan egiten duen langileria hainbat arlo edota zerbitzutan kokatzen da, bost esparru nagusi bereizten direlarik

Zein helbururekin sortu dira?
Eskola barrutiak bultzatzea.
Hezkuntz-bitartekotasuna berritzea eta hobetzea.
Irakasleriaren etengabeko gaurkotzeaz aritzea.
Hezkuntza-premia bereziak dituen ikasleriari erantzuna ematen laguntzea.

Berritzeguneak ondorengoen menpekoak izango dira...
Egituraz, dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzarenak.
Ihardutzez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzarenak.
   


   
Etapa ezberdineko aholkularitzak: Haur eta Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Helduen Hezkuntza.

Arlo ezberdineko aholkularitzak: ingelesa, euskara, gaztelania, gizarte zientziak, natur zientziak, matematikak, teknologia, orientazioa...

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak bultzatutako programak: ingelesaren sarrera goiztiarra,aniztasunaren trataera, bizikidetzarako hezkuntza, eleaniztasuna, hizkuntza normalkuntza, hizkuntza trataera bateratua, informazio eta komunikazio teknologiak.

Hezkuntza Premia Bereziko aholkulariak.

Idazkari-dokumentalistak.